gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2024ko martxoak 29, ostirala
Txillardegi
GIPUZKOAKULTURA.NET > IRAKURKETA GIDAK > TXILLARDEGI
TXILLARDEGIREN BIBLIOGRAFIA KMKn - OHAR BIBLIOGRAFIKOA

Itzuli

Atal honetan gure liburutegian dauden Txillardegiren lanak nahiz egileari buruz idatzi den guztia jaso nahi dugu.

Lehenengoz Txillardegik idatzitako lanak aipatu ditugu genero edo gaika antolatuta eta, horietako bakoitzaren barruan, jatorrizko argitalpen dataren arabera. Bigarrenean idazleari buruzkoak jaso ditugu. Hemen azterketa monografikoak eta aldizkarietako artikuluak bereizten ditugu.

Azpimarratu nahi dugu gida hau zabalkundekoa baino ez dela, ez dugula gaia agortzeko helburuarekin egin. Txillardegi oso artikulugile oparoa da eta bere idazle-alderdi honen berri zehatzagoa nahi izanez gero, Euskaltzaindiko Azkue Bibliotekak Pruden Gartziaren zuzendaritzapean argitara emandako “Txillardegiren bibliografia: 1956-1999” kontsulta daiteke. Txillardegik hainbat aldizkaritan (Egan, Euskera, Jakin, Zeruko Argia, Branka, Enbata, Bat...) eta Euskaldunon Egunkaria-n argitara emandako artikuluak bildu dira bertara. 1999tik aurrerako aipamenak Azkue Bibliotekako katalogoan kontsulta daitezke (www.euskaltzaindia.net/azkue/).

Artikulu horiek -batez ere pentsamendu politikoari buruzkoek- gida honen hizkuntzalaritzako eta euskal kulturako atalak osatzen dituzte eta ia denak irakur daitezke gure hemerotekan.

Bibliografia oharren transkripzioa eta aurkezpena liburutegietako araudiari jarraituz egin da.

Erreferentzia bibliografikoak ondorengo argibideak ematen ditu:

  • Obraren jatorrizko argitalpen urtea
  • Izenburua / edukin intelektualaren arduraduna(k)
  • Argitaraldia
  • Argitaralekua: Argitaletxea, argitalpen-data
  • Orrialdeak: ilustrazioak; alearen neurriak
  • Saila; zenbakia
  • Oharrak

 

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2012 Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentua - Gipuzkoako Foru Aldundia
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net